Pasaia aukeratu du Amaiur-ek gaurko agerraldi honen kokaleku. Izan ere, Pasaian egin asmo duten superportua norabiderik gabeko garapenaren adibide argia dugu; ekonomikoa, ingurugiroarekiko zein sozialki gure orain zein geroa erabat baldintzatzen duen garapen itsuaren adibidea.

Amaiur-ek Pasaiako badiaren biziberritze sozio-ekonomikoarenaren alde egingo du, beharrezkoa ez den superportuarekin harremanik ez duena. Hau da, Amaiurék inguruko herrietako herritarren gehiengoak behin berriz adierazi eta erabaki duena errespetatu eta defendatuko du Amaiur-ek.

 Ingurumen eta ekologia jasangarriarekin zalantza ezinezko konpromisoa dauka Amaiurrek, eta horixe izango da bere jardun politikoaren ipar-orratza, eta herritarren egiazko premiei erantzungo dieten eta Euskal Herriaren egituratzeari lagunduko dieten egitura edo azpiegitura sozialen, energetikoen, garraiokoen zein beste edozein arlotakoen defentsa, beti ere herritarren interesak lehenetsiz.

Horregatik Pasaiako superportuaren moduko obra faraonikoak zalantzan jartzen ditugu, jasangarritasun ekonomiko, sozial edo ekologikoan oinarrituak izan beharrean, PSOE, PP eta PNVk bultzatzen duten eredu sozio-ekonomikoa inplementatzea dute eta helburu.

Eskandalagarria deritzogu makro-proiektuetarako jatorri publikoa duten milioika euro bideratzea, bitartean oinarrizko zerbitzuak diren hezkuntza, osasungintza edo gizarte laguntzari murrizketak ezartzen zaizkien bitartean.

Izan ere, nork eta zergatik definitzen da proiektu bat estrategiko gisa? Zer ikuspegitik? Superportuaren moduko proiektuak alderdi politiko batzuekin hain harreman estuak dauzkaten eraikuntza enpresa handientzako dira soilik estrategikoak.

Erabaki potoloak, bai politikoak bai ekonomikoak, herritarren borondatean oinarritzea defendatzen du Amaiur-ek. Horrela, gure herriak benetan behar dituen azpiegituren inguruko eztabaida soziala bultzatuko dugu.

@ehbilducongreso