{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/10/KOrte-Urbina-presidente-konferentzia.mp3{/audio}

Amaiurrek Patxi Lopez eta Yolanda Barcinari eskatu die “herri gisa dagozkigun eskubideak aldarrikatu ditzatela Madrilen”, hau da, “euskal gizartearen hitza errespetatu dezatela”. Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Amaiurreko diputatuak adierazi duenez, “azken urteetako mobilizazioekin, besteak beste, bost greba orokorrekin, argi eta garbi geratu da euskal gizarteak ezetz esan diela Madrildik datozen murrizketen politikei”. Ildo horretan, atzo Nafarroako Parlamentuak onartu zuen ebazpenaren garrantzia nabarmendu du Urbinak.

Amaiurreko diputatuaren arabera “PPk onarturiko murrizketen helburu bakarra bankuen zorra ordaintzea da, nahiz eta horrek sektore publikoaren suntsitzea ekarri” eta “Espainiak hondora garamatzala” esan du Urbinak. Horregatik guztiagatik, diputatu abertzaleak adierazi du “Patxi Lopezek eta Yolanda Barcinak ezin dutela Madrilera joan indarrean dagoen eredu konstituzionala defendatzera”, besteak beste, “Konstituzio horrek ez duelako euskal gizartearen hitza errespetatzen eta beraz, erabat kaltegarria delako Hego Euskal Herriko lau lurraldeentzat”.

@ehbilducongreso