{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/10/Audio-Inarritu-Consultas-referendum.mp3{/audio}

Amaiurreko diputatuak adierazi duenez “iritzi ezberdinak dituzten hiru gizarte ezberdin dira euskalduna, kataluniarra eta espainiarra”, eta gaur bertan, Euskal Herriko eta Kataluniako ordezkari gehienek emango duten boza dela eta Espainiako kongresuan aterako den argazkiari begiratu diezaiola eskatu dio Alderdi Popularrari.

 

 

“Lurralde bakoitzak bere nahia eta borondatea askatasunez adierazi eta erabakitzeko eskubidea du”. Are gehiago, “nazio eta herriek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela” nabarmendu du Jon Inarrituk. Era berean, “demokrazia galarazteko sektore batzuek eskubideez egiten duten irakurketa” kritikatu du Inarrituk eta horregatik, “eskubide horiek benetakoak izan daitezen eta parte hartze politikoa eta herritarren adierazpen askatasuna errealitate izan daitezen” tresna juridikoak bilatzeko beharraz hitz egin du diputatu soberanistak.

“Ez dezagun demokrazia legalitatearekin nahastu. Legeak printzipio demokratikoaren zerbitzura egon behar du”, adierazi du Jon Inarrituk. Erreferendum bidez galdeketak deitzeko estatuak duen ahalmena Kataluniako Generalitateari esleitzeko ERCk aurkeztu duen legez besteko proposamena babestu du Amaiurrek.

@ehbilducongreso