Atzo, 2012ko urriaren 9an, Enara RRODRIUEZ euskal herritarrak irailaren 28an, arratsaldeko 18:30ean, jasan zuen erasoaren berri eman eta epaitegian salaketa jarri zuela jakin genuen. Salaketak dioenez, irailaren 28an, arratsaldeko 18:30ean, Logroñoko espetxean preso dagoen bere neba Arkaitz RODRIGUEZ bisitatzetik Iruñeara zihoala, A-12 autobidean polizia legez indentifikaturiko bi gizonezkok bere autoa errepidetik atera arazi zuten istripua eraginez. Enara RODRIGUEZek egindako salaketaren arabera, bi gizonezko horiek heriotza eta bortxaketa mehatxuak egin zizkioten. Are gehiago, ustezko poliziek Enara RODRIGUEZ iraindu egin zuten eta sexu gehiegikeriak egin zizkioten.

Amaiurrek iritzi publikoaren aurrean salatu egin nahi ditu gertakari larri hauek eta estatuko segurtasun indarrek Euskal Herrian darabilten inpunitatea. Era berean, indar polizial eta armatuek Euskal Herrian egiten duten kontrol sozial eta politikoa irmoki salatu nahi dugu eta indar horiek errepideetan egiten dituzten kontrolak bertan behera utz ditzala exijitzen diogu Espainiako gobernuari. Amaiurrek bere babes eta elkartasun osoa helarazi nahi dio Enara Rodriguezi. Horregatik guztiagatik, Amaiurrek gaur bertan, urriak 10, Espainiako gobernuari gertakari horiei buruzko informazioa eskatu dio idatzizko galderen bidez. Zehazki, Amaiurrek jakin nahi du gertakari horietan parte hartu zuten bi gizonezkoak poliziak diren ala ez argitzeko ikerketarik zabaldu duen barne ministerioak eta horrela balitz, zein indar polizialekoak diren eta beraien identifikazio zenbakia zein den jakin nahi du Amaiurrek.

@ehbilducongreso