{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/10/inarritu-eus.mp3{/audio}

Gaurkoan, Amaiurrek bere poza agertu nahi du Estrasburgon eman den sententziagatik, espainiar erreinua zigortzen baitu Martxelo Otamendik agertutako tortura salaketa ez ikertzeagatik. Honek argi uzten du, Euskal Herrian jakina zena; azken urteetan totura eman da gure herrian, eta hori gelditzeko ez da tresnarik jarri eta gainera, salaketak egin direnean, ez dira ikertuak izan.

Gaurkoa izan da, Estrasburgok eman duen hirugarren sententzia, hori salatzeko. Bestetik, azken urte hauetan, giza urraketen inguruan emaniko kausa bakarra ez da torturarena; hor baitugu baita ere, Parot doktrinaren inguruan emandako sententzia. Horregatik, Amaiurretik, Botere Judizialeko agintariei eskatu nahi diegu, bakegintza eta normalizazio bidean, eskubide guztiak errespetatu behar direla, eta eszepziozko legedi eta interpretazio judizialekin amaitu beharra dagoela.

@ehbilducongreso