Amaiurrek duela aste batzuk zenbait galdera egin zizkion PPren Gobernuari Volkswagenek Landabenen duen lantegian saltzen diren autoen BEZaren gainean, PPren Gobernuak UPNrenarekin lortutako akordioiei buruz.

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/10/EUSK-Korte-VW-Sabino-Cuadra.mp3|titles=EUSK-Korte-VW-Sabino Cuadra{/audio}

Gaur goizean, Kongresuan aurrekontuak eztabaidatzen ari ginela, Montoro Ministroak 2013an Nafarroan egingo dituen murrizketak (%68) BEZaren inguruko akordioaren araberakoak direla esan du. Akordio hori Gobernu biek egin dute, baina ez daki inork zein den. Herritarrei ezkutatu egin diote.

Honekin ez ote dira ari ezkutatzen, Amejoramenduak Nafarroari eman zion autonomia proiektu hankamotzaren bideragarritasun ekonomikoaren gainean sortutako gero eta zalantza handiagoak? Honegatik guztiagatik, AMAIURrek berretsi egiten du, BEZaren gainean gobernu biek egin duten akordioa publiko egiteko beharra; lehenbaitlehen. Bide batez, argi esan nahi dugu, Nafarroaren subiranotasuna inguruan dituen beste lurraldeekin batera egindako proiektu baten bidez etorriko dela, eta ez Madrilen inposaketei eta Nafarroako kazikeen nahiei men eginez

@ehbilducongreso