{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/errekondo-hezkuntzaerreforma.mp3{/audio}

Espainiako gobernuak aurkeztu duen Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren zirriborro berria (LOMCE) dela eta, testua beraren ezagutza osoa izan arte, Amaiurrek hauxe adierazi nahi du:

1. Alderdi Popularraren gobernuak hezkuntza sistema osoaren zentralizazioa du helburu. Erreforma honen helburua beraz, Jose Ignacio Wert Espainiako hezkuntza ministroak aipatu zuen hezkuntzaren "espainoltzea" dela baieztatzen du azken zirriborroak.

2. Euskara eta katalana bezalako hizkuntzen marginazio edo bazterketa bultzatzen duela lege honek, hizkuntza horiek bigarren mailako bihurtuz.

3. Argi geratzen dela berriz ere gure eskumenak, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak dituzten eskumenak ez direla nahiko gure hezkuntza sistema propioa garatzeko.

4. Honi guztiari aurre egiteko ezinbestekoa dela Euskal Herria burujabe izatea, hori baita gure herria bere etorkizunaren jabe izateko berme bakarra.

@ehbilducongreso