Amaiurrek urgentziazko prentsaurrekoa eman du gaur, pentsioen erreformaren aurka Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu beharreko helegitean Amaiurri ezarritako betoa salatzeko.

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/EUSK-Amaiur-pentsioak-betoa.MP3{/audio}

Xabier Mikel Errekondo koalizioko ordezkariak adierazi du "garrantzitsuena pentsionisten eskubideen alde egitea" dela eta hori zela gaur Amaiurren asmoa. Errekondoren hitzetan, "onartezina da talde parlamentario batzuk Amaiurri ezarritako betoa"; beste behin ere "demokrazia eza" agerian geratu dela salatu du Amaiurreko diputatuak. "Betoa ez da Amaiurren aurkakoa izan, Euskal Herriaren zati handi baten aurkakoa baizik", adierazi du Errekondok.

"Inoiz baino argiago ikusten da Euskal Herriak burujabetza behar duela", azpimarratu du Errekondok.

@ehbilducongreso