Krisiari aurre egiteko tresnarik egokiena burujabetza ekonomikoa dela esan du Iker Urbina diputatuak eta euskal herritarren hitza ez errespetatzea leporatu dio Espainiako gobernuari

Bere esanetan, legealdiko lehen urte honetan Alderdi Popularraren gobernuak "hondamendia" eta "inposaketa" besterik ez ditu eskaini. Ildo horretan, kupoaren bidez aurrekontu orokorrak Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarrenak diren eta banketxeen zorra ordaintzera, Errege Etxera eta Armadara bideratuko diren 1.400 milioi euro onartzen dituela salatu du. Euskal herritarren nahia bete eta dirutza hori gizarte zerbitzuetara bideratu dadila eskatu du diputatu subiranistak.

"Gure dirua nahi dugun bezala inbertitzen utzi gaitzazue. Kanpoko injerentziarik gabe gure politika ekonomikoak askatasunez egin nahi ditugu", esan du Urbinak.

Urbinaren arabera, Estatuko Abokatutza, Konstituzio Epaitegia eta Gobernuak Euskal Herrian dituen ordezkaritzak bezalako erakundeek euskal gizarteak duen erabakitze esparrurik txikiena ere indarrik gabe uzteko helburua dute. Eta horren adibide gisa gabonetako sariaren kasua jarri du.

@ehbilducongreso