Pedro Morenés Defentsa Ministroak Pazko Militarreko ekitaldien barruan, herenegun egindako adierazpenak guztiz gaitzesten ditu Amaiurrek.

Katalunian eta Euskal Herrian burujabetzaren aldeko aldarria gero eta ozenagoa da, eta horrek, oraindik eta gehiago estutu du Espainiako Estatuak duen lurraldetasun krisia.

Gure burua libre autodeterminatzeko eskubidea demokratikoki gauzatu ahal izateko eztabaida zabala, lasaia eta sakona izan beharko genukeen arren, zoritxarrez, gure gogoak egonezina eta alarma pizten dituzte Estatuaren egituraren barruko gorengo estamentuetan.

Euskal herritarrok badakigu zein den Espainiako inar armatuek duten bete behar "konstituzionala"; baita konstituzio hori bera zer den, eta nola inposatu ziguten ere.

Indar armatuek Katalunia eta Euskal Herrian egindako burujabetzaren aldeko prozesuei egindako aipamenek, zalantzarik gabe erakusten dute, Espainiako Estatuan bizirik daudela oraindik ere hurbil antzean ditugun garaiak. Eta delako Konstituzio horrek, ejerzitoari "nazioaren bateratasuna" bermatzeko indarkeria erabiltzea ahalbidetzen dion bitartean, hala izango da.

Morenés Jaunaren adierazpenak Estatuko zenbait estamentutatik, botere betearazlea barne, egiten ari diren kanpainaren barruan daude AMAIURrren ustez. Kanpaina hori "iritzi publiko jakin bat" zabaltzera bideratuta dago, jendeak onartu egin dezan Katalunian eta Euskal Herrian abiatu diren prozesuetan ejerzitoak izan behar duen papera.

Oso larria da Defentsa Ministroak indar armatuek egin beharreko mugimendu zenbait honela definitzea: "Militarrak prest daude, gogo sendoa eta lasaia dute, probokazio absurdoei kasurik egin gabe; isilean betetzen dute euren lana. Batasunaren, zintzotasunaren, emankortasunaren eta adorearen eredu izan nahi dute zerbitzatzen dioten gizartearentzat".

Baina are larriagoa da, ministroak ejerzitoaren definizio hau ematea: "gure burujabetzaren oinarrizko gaitasuna, babestu behar duguna, eta bere izatea bermatzeko indartu egin behar dena".

Bere burujabetza ez da euskal gizarteak nahi eta eskatzen duena. Ministroak aipatzen duen burujabetza, "Espainia handi eta librea" babesten duten sektore ekonomiko eta politiko handien batasuna da.
Ejerzitoa ez da oinarrizko gaitasuna Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko biztanleentzat; are gutxiago indartu nahi dute haien izatea bermatzeko. Ejerzitoa inposatu egin diguten instituzio bat da.

Espainiako Defentsa Ministroak argitu egin behar du berehala, zorroztasunez eta zalantzak uxatuz, zein den bere hitzen esanahia.

Hori dela eta, Amaiurrek Pedro Morenés Defentsa Ministroaren berehalako agerraldia eskatuko dio Kongresuko Mahaiari.

@ehbilducongreso