Luis Barcenas, PPko diruzain ohiari buruzko azken informazioak direla eta, hauxe adierazi nahi du Amaiurrek:

1. Beste behin ere, agerian geratu da Espainiako politikagintzan dagoen ustelkeria maila handia.

2. Zaila da Alderdi Popularreko eta Espainiako gobernuko goi karguek prentsak dakarrenari buruz ezer ez zekitela pentsatzea.

3. "Errudunak ordaindu dezala?" PPko diruzain ohiaren aurkako salaketa larriak ikusita argi dugu herritarrei errespetua zor dien herrialde demokratiko eta zintzo batean, honezkero arduradun politiko batek baino gehiagok bere dimisioa aurkeztuko zukeela.

4. Herritarren inteligentziaren aurkako iraina da gertatzen ari den guztia. Milaka herritar krisia nozitzen ari diren bitartean, Alderdi Popularraren gobernuak iruzurgileentzako amnistia onartu du.

5. Hau ez da gertakari isolatu bat. Azken 35 urteetan Moncloan izan diren alderdi politikoek ustelkeria auzietan zerikusia izan dute.

6. Espainiako estatu eredu pseudodemokratikoak berezkoa duen zerbait da ustelkeria. Frankismo garaitik datorren eredua da. Usteldurik dagoen eredua da.

7. Zoritxarrez, Euskal Herria ez da gaitz honetaz libro. Nafarroako Aurrezki Kutxaren auzia horren adibide garbia da. Marko autonomikoaren kudeatzaile gehienek eskuak libre izan dituzte lapurretan aritzeko eta euren estatus quo-a mantentzeko.

8. Bada garaia Euskal Herria burujabe izateko. Izan ere, burujabetza da ustelkeria politikoaren aurkako tresna propioak garatzeko euskal herritarrek duten bermerik onena.

@ehbilducongreso