Euskal diputatuaren arabera amnistia fiskala erabat "insolidarioa" da. Baina are gehiago krisi egoera batean, Larreinaren esanetan.

Ildo horretan, diputatu subiranistak Cristobal Montoro, Espainiako ogasun ministroari esan dio, ongizate estatua murriztu ez ezik, "iruzurgileek" ordaindu beharrekoa ere murrizten ari dela. Eta gogoratu dionez herritarrek gutxienez %15 ordaintzen duten bitartean, amnistia fiskala erabili dutenek %3 besterik ez dute ordaindu. "Hori guztiz injustua da", salatu du Larreinak.

Euskal diputatuaren hitzetan, Espainiako gobernuak ez du iruzurraren aurka egin beharko lukeena egiten bere ustez ikuskaritza fiskalera bideratu beharreko baliabideak indartu beharko liratekeelako. "Eta hori ez zarete egiten ari", esan du Amaiurreko diputatuak.

"Barcenas" auziari lotuta gardentasun handiagoa, datu gehiago eta amnistia fiskalak lagundutako pertsonen izenak publiko egin ditzala exijitu dio Larreinak Montorori.

Bukatzeko, Amaiurrek burujabetza aldarrikatzen duenean bestelako eredu sozioekonomiko justuagoa eraikitzeko dela nabarmendu du Rafa Larreina diputatuak.

@ehbilducongreso