Espainiako gobernuak onartu berri duen lege aurre proiektuaz, zera adierazi nahi du Amaiurrek:

Merkatuaren batasunaren aitzakiapean –gogora dezagun Luxenburgo, Baviera, Eskozia edo eta Euskal Herriari modu berean kalte egiten dien kontzeptu europarraz ari garela- estatuaren birzentralizatze prozesuan urrats bat gehiago eman du Espainiako gobernuak. Beraz, beste behin ere, Euskal Herriak edo eta Kataluniak dituzten burujabetza tresna apurrak are gehiago murrizten ditu lege honek.

Banaketa enpresei oztopoak kentzeaz asko hitz egin da, baina enplegu gehiago suntsitu ez ezik, tokiko enpresek sortzen duten aberastasuna gutxituko du lege honek. Are gehiago, enpresa multinazionalei erraztasunak ematearekin batera herritarrengandik gero eta urrutiago dagoen gizarte eredu eta produktibo bat inposatzen laguntzen du. Horrek guztiak, tokiko ekonomia esparruen agorpena dakar.

Horrezaz gain, tokiko hizkuntza (gutxituak bereziki) ofizialen bazterketa bultzatzen duen legea ere bada. Produktuen etiketatuan esaterako.

Azken finean, ongizate estatua murrizten duen eredu sozioekonomiko neoliberal erradikala indartzera datorren legea da. Enpresa txiki eta ertainak eta tokiko egitura produktiboak desagertu arazten dituena, kalitatezko enplegua gutxitu eta prekarietatea handitzen duena eta erabakitze esparruak tokiko gizarte eremu naturaletatik aldentzen dituena.

@ehbilducongreso