{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/Inarritu-euskaraz.MP3{/audio}

Prentsan argitaratutako informazioaren larritasuna ikusita, Amaiurrek hauxe esan nahi du:

Ustelkeria sistemikoa da, egiturazkoa. Ustelkeria espainiar estatuari atxikita dago; nondik datorren ondo dakigun sistema politiko eta instituzional honi datxekio.

PSOE, PP eta Espainiako Errege Etxea. GAL, Filesa, Naseiro, Gürtel, Bárcenas, Urdangarin... hauek guztiek erakusten digutena da, ez gaudela lantzean behin gertatzen diren kasuen aurrean. Egitura osoaren arazoa da.

Zoritxarrez, Euskal Herria ere ez dago gaitz honetatik libre eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren kasua dugu horren adibide nagusi. Autonomiaren kudeatzaile asko daude, eta egon izan dira, ustelkeria kasuetan sartuta.

Hemen ez du inork dimititzen, eta hori, herritarrei burla egitea da. Erokeria zentzugabea.

Euskal Herriak, euskal herritarrek, sistema politiko eta instituzional propioak behar dituzte, ez baitute euskaldunek zer eginik Estatu ustel honetan.

@ehbilducongreso