Alberto Unamunzaga senatariak nabarmendu du "pertsona guztientzako giza eskubide guztien aldeko aldarrikapenean bide lagun izango duela" Amaiur Alderdi Popularrak. Ildo horretan "agenda mediatikoari erantzuten dioten eta ezertarako balio ez duten eztabaidak alde batera utzi eta elkarrizketa eraikitzailerako gonbitea luzatu dio koalizio subiranistak PPri.

Era berean, biktima guztien samina onartu eta konpontzeko eta zauri pertsonal eta sozialak sendatzeko beharra azpimarratu du Unamunzagak.

"Guztiok nahi dugun elkarkidetzaren oinarriak adostu behar direla" ere adierazi du Amaiurreko senatariak.

Iñaki Goioagaren senatari izendatzeari dagokionez PPren jarrera gogor kritikatu du Unamunzagak, bere ustez "epaile goren eta bakar gisa" aurkezten duelako bere burua Alderdi Popularrak.

Euskal senatariak gogoratu duenez, "espetxean isolamendu egoeran bi urtez egon ondoren, Goioaga kargurik gabe libre utzi zuen epaileak fiskalak berak erabaki hari helegitea aurkeztu gabe".

Unamunzagaren arabera PPk aurkeztu duen mozioa "Eusko Legebiltzarrak adierazitako borondatearen aurkako erasoa da". "Goioagak indarrean ditu bere eskubide sozial eta politikoak", esan du Amaiurreko senatariak.

@ehbilducongreso