Euskal selekzioen ofizialtasunaren alde egin du gaur Amaiurrek Usurbilgo frontoian. Bertan hainbat kirolen erakustaldiarekin gozatu ahal izan dugu, eguraldi onak lagunduta. Kirolarien artean Juan Manuel Erasun segalaria, Peio Martinez de Eulate eta Imanol Agirre pilotariak, Felix Izeta eta Jon Esturo xakelariak edo Joseba Ostolaza harrijasotzailea egon dira. Ekitaldiaren bukaeran Xabier Mikel Errekondo kirolari ohia eta Gipuzkoako hautagaiak hartu du hitza, ofizialtasuna aldarrikatu eta Madrilen ere gure selekzio propioak izateko ditugun trabak salatuko dituela aipatuz.

Egunotan Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat herritan Amaiur izan nahi duen zubi erraldoia eraikitzen ari gara. Gure artean zubia eraikitzeari ekin genion eta horren fruitu da Amaiur. Orain, gu guztion artean, etorkizuneko Euskal Herriari ari gatzaizkio zubia eraikitzen.

Baina, zubia izateaz gain, bozgorailua ere izan nahi du Amaiur-ek. Eskubideak eta demokrazia aldarrikatzen dituen euskal herritarren gehiengo horren ahotsa izan nahi dugu Madrilen.

Ardura argi batekin joango da Amaiur Madrilera: Euskal Herriaren eta euskal herritar ororen eskubideen aldarrikapena eta defentsa egitearen ardurarekin.

Horretarako, Euskal Herriari eta euskal herritarrei dagozkien eskubideen defentsa eta aldarrikapena egingo dugu, eta izaera historikoa duen gatazka politikoa gainditzeko oinarriak eramango ditugu; hau da, Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta modu zilegi eta demokratikoan dagokion erabakitzeko eskubidea.

Hau da, euskal herritarren borondate demokratikoarekiko errespetua exijitzera goaz Madrilera.

Esan bezala, herri honen bozgorailu izan nahi du Amaiur-ek. Herri honen aldarrikapenak eramango ditu Amaiur-ek Madrilera. Euskal Herrian burutzen diren aldarrikapenen zubia izango da Amaiur.

Gaurkoan, hainbat kirolariren babesa jaso du Amaiur-ek. Amaiur koalizioak bere egin nahi ditu euskal selekzioen ofizialtasunaren alde euskal kirolariek eta gure herriaren gehiengoak egiten duen aldarrikapena.

Euskal Herriak kirol selekzio propioak izateko eskubidea aldarrikatzen du. Euskal kirolariek nazioarteko txapelketa ofizialetan euskal herritar gisa aritzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Euskal zaleek, euskal selekzio ofizialak animatzeko eskubidea aldarrikatzen dute.

Tal y como hemos comentado, Amaiur quiere ser el altavoz de nuestro pueblo. Amaiur trasladará a Madrid las legítimas reivindicaciones de nuestro pueblo. Amaiur va ha ser el puente de las reivindicaciones que se realizan en Euskal Herria.

Diversos deportistas han mostrado hoy su apoyo a Amaiur. A su vez, Amaiur quiere hacer suya la reivindicación mayoritaria que los deportistas así como la sociedad vasca realizan a favor de la oficialidad de las selecciones deportivas vascas.

Euskal Herria reivindica el derecho de tener selecciones deportivas propias y oficiales. Los y las deportistas vascas reivindican el derecho de participar en campeonatos internacionales oficiales como vascos. La afición vasca reclama el derecho de poder animar a selecciones oficiales vascas.

Amaiur hace suyas todas esas reivindicaciones, y sin ninguna duda, en Madrid van a oir todas y cada una de esas reivindicaciones. Amaiur-ek bere egiten ditu aldarrikapen horiek guztiak eta zalantzarik ez izan, aldarrikapen horiek Madrilen ozen entzungo dituzte.

Horretarako, azaroaren 20ean ezinbestekoa da hautestontziak Amaiur-en bozez betetzea. Hori da balio duen inkesta bakarra. Helburu hori betetzeko ezinbestekoa da gu guztion lana, beraz ekin lanari eta gure inguru guztia konbentzitzera.

@ehbilducongreso