Xabier Mikel Errekondo, Amaiurreko diputatuaren arabera Kataluniako Burujabetza Adierazpenaren aurka helegitea aurkezteko Madrilgo gobernuak hasi duen prozesua "Euskal Herriko, Galizako eta Kataluniako herritarren eskubideak urratzea da".

Komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan Errekondok esan du "Espainiako gobernua ez dela nor Galiza, Katalunia eta Euskal Herriari erabakitze eskubidea ukatzeko".

Ildo horretan, euskal diputatuak adierazi du "porrot egin duen estatua dela espainiarra" eta PPren gobernuak hasi duen prozesua "espainiar estatuak bizi duen lurralde krisi eta krisi politikoren adibide garbia dela".

Bere hitzetan, honek guztiak agerian uzten du "espainiar estatuak duen gabezia demokratikoa" eta "Katalunia, Galiza eta Euskal Herriak erabakitzen dutena errespetatu dezala" exijitu dio Alderdi Popularrari.

@ehbilducongreso