Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak esan du "milioi eta erdi sinadura dituen herri ekimen legegile bati bizkar ematea, demokrazia parte hartzaileari bizkar ematea dela".

Euskal diputatua etxegabetzeen aurkako elkartearen aldarrikapenarekin bat etorri da eta adierazi du etxegabetze guztiak berehala gelditu arazi behar diren bezala, etxearen truke dirua itzultzea ere atzeraeraginezko neurria izan behar dela. Ildo horretan, EHBilduk Euskal Herrian proposatu bezala, etxebizitza sozialen parke publikoa defendatu du.



Era berean, herritar ugari euren etxebizitzetatik kaleratzera beharturik dauden bitartean PPren gobernuak amnistia fiskala onartu izana kritikatu du euskal diputatuak.

Etxegabetzeek eragindako azken heriotzak salatu ditu Larreinak.

@ehbilducongreso