Attachments:
Download this file (PL_ERC-AMAIUR-BNG.pdf)Autodeterminazio lege proposamena [ ] 272 kB

Herrien Autodeterminazio eskubidea arautzeko lege proposamenaren tramitea ez onartzeko Alderdi Popularrak hartu duen erabakia gogor salatu dute BNGk, ERCk eta Amaiurrek.

Hiru talde parlamentarioek "antidemokratikotzat" jo dute PPren erabakia eta erabakitze eskubideari buruzko eztabaida ukatzea leporatu diote.

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/EUSK-Errekondo-PLautodeterminazioa.MP3{/audio}

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuaren arabera, agerian geratu da espainiar estatuaren "izaera antidemokratikoa" eta bertan dagoen "demokraziaren kultura eza". "Gure herrietako gizarteetan dabilen eztabaida ukatu nahi dute", esan du Errekondok.

Hala ere, BNG, ERC eta Amaiurreko ordezkariek argi utzi dute erabakitze eskubideari buruzko eztabaida, modu batera edo bestera, "egin egingo dela".

Ekimenaren hiru bultzatzaileek adierazi dute oraingoz kongresuko mahaiak ez diela ebazpena modu ofizialean igorri, baina jaso bezain laster helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

@ehbilducongreso