Sabino Cuadra Amaiurreko Diputatuak gogor kritikatu du Prepara plana. Plan horretan oinarritu da PPren Gobernua langabezia saria agortuta duten herritarrei 400 €ko laguntza luzatzeko.

"Limosna" eta "lotsagarrikeria" dira langabetuentzako laguntza horiek Cuadraren hitzetan. Izan ere, diru hori ez da heltzen "pobreziaren mugatzat ezarrita dagoen diruaren % 70era ere".

Diputatu euskaldunak orain arautu nahi diren laguntza hauek 200.000 lagunek bakarrik kobratu ahal izango dituztela ere salatu du, eta galdera luzatu dio Lan Ministroari: "Zerbait pentsatu al duzu langabezian dauden gainontzeko 2.800.000 lagunentzat? Laugarren solairu bateko leihoa, akaso?".

Cuadrak gomendioa egin dio Fatima Bañez Lan Ministroari: "Har ezazu Erromako Aita Santuaren adibidea, eta arazoak konpontzeko duzun ezintasun osoa onartuz, zoaz".

Bide batez, diputatu subiranistak gezurretan ibiltzea leporatu dio PPri: "Zuek gauza asko dituzue bikoiztuta, ez soldatak bakarrik. Programa ere bikoiztuta duzue, zuek: bat hauteskundeetan erabili zenuten eta bestea gobernatzeko".

Cuadraren iritziz, Alderdi Popularraren bigarren programa hori "hitz bik osatzen dute: IZORRA DAITEZELA".

 

@ehbilducongreso