Herri administrazioen aurreproiektu legearen txostenaren atzean, udalerriek eskaintzen duten zerbitzu publikoen pribatizazioa eta estatuaren berzentralizazioaranzko beste urrats bat ezkutatzen dira.

Legearen xehetasun gehiago ezagutu artean, esan dezakeguna da, Alderdi Popularraren benetako asmoa herritarrengandik hurbilen dauden erakunde publikoak pixkanaka-pixkanaka desagertu araztea dela.

Zinegotzi eta alkate kopurua zein horiek jasotzen duten soldataren gutxitzea aitzakiak baino ez dira. PPren asmoa udalerriekiko Estatuaren kontrola handitzea da udal interbentoreen edo ikuskatzaileen bitartez, beraiek zehaztu ahal izango baitute hein handi batean zertan gastatu daitekeen dirua eta zertan ez.

Zalantzarik gabe, zama ideologiko handia duen erreforma baten aurrean gaude. Are gehiago, erreforma honek Espainiako estatuaren izaera antidemokratikoa agerian uzten du beste behin ere.

@ehbilducongreso