Rafa Larreina eta Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuek esan dute herriek duten autodeterminaziorako eskubidea onartzen ez duen artean Espainiar estatua ez dela "inoiz" estatu demokratiko izatera iritsiko.

Amaiurreko diputatuen ustetan, PPren jarrera erabat "antidemokratikoa" da, ez baitio eztabaidatua izateko aukera ere ematen erabakitzekoa bezain oinarrizkoa den eskubide bati.

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/EUSK-Onintza.MP3{/audio}

 

 

"PPk Diputatuen Kongresuan gehiengo absolutua duen arren, autodeterminazio eskubidearen inguruko eztabaida debekatu nahi du; honek erakusten du Espainiako Gobernuak ez duela inolako argumenturik", gehitu dute diputatuek.

ERC-CATALUNYA SÍ-ko kide den Alfred Bosch eta BNGko ordezkari den Guillerme Vázquezek ere parte hartu dute agerraldian. Biek berretsi dute ezinezkoa dela "zelaiari ateak jartzea" eta, beraz, modu batean edo bestean, autodeterminazio eskubideari buruzko eztabaida Kongresuan emango dela ziurtatu dute.

@ehbilducongreso