Lehengo bide beretik jarraitu du Rajoy jaunak. Krisia sortu eta areagotu zuten neurrien jarraipena diren neurri iragarri ditu. Herritarrak kaltetuko dituen neurriak dira eta aldi berean, krisia sortu zutenak eta egoera honetaz probetxua ateratzen ari direnen mesederako neurriak dira.

Ez gaude gobernu krisi baten aurrean, espainiar sistema konstituzionalaren krisiaren aurrean baizik.

Ustelkeriari dagokionez, Rajoy jaunak estatu ituna proposatu du horri aurre egiteko. 35 urte izan dituzte neurri sakonak indarrean jartzeko eta ez dute ezer egin.

Espainiako presidenteak pertsonak, herritarrak ahaztu ditu. Etxegabetuak adibidez. Ez du etxegabetzeez deus esan eta Rajoy jaunaren sentsibilitate eza agerian utzi du horrek.

Lurralde krisiari dagokionean, badirudi Rajoy jauna ez dela gertatzen ari denaz ohartu. Eta jakin beharko luke, Euskal herriak sekula ez zuela Espainiako konstituzioa babestu. Eta jakin beharko luke ere bai, konstituzio hori ez dela sekula euskal gizartearen gehiengoarentzat erreferentzia izan eta ez dela inoiz ere izango.

@ehbilducongreso