Gaur eta hemen, Araban, Amaiurren hautagaiak bildu gara arabar guztioi zuzendu nahi gatzaizkiolako, zortzi koadriletako biztanleriari, herri handi zein txikiei. Gaur, eta datorren azaroaren 20ra begira, konpromisorako, erantzukizunerako, herri mobilizaziorako deia egin nahi dugu. Datorren igandean gure herrialdean hitzordu historikoa dugulako.

Zubiak eraiki nahi ditugu, Arabako etorkizunari zubiak, zubi erraldoia eraiki ahal izateko Arabatik eta Araban indarrak biltzen ari garelako. Baina ez dugu bakarrik zubi bat izan nahi, bozgorailua ere izan nahi dugu, Euskal Herriko eta Arabako herritarren gehiengoaren ahotsa hartuko duena eta eskubideak eta demokrazia aldarrikatuko duena. Datozen hauteskundeetan behin betiko bakean eta konponbide demokratikoan sakontzeko aukera bikaina dugu. Amaiurrek mezu argi bat eramango du Madrilera: herri honek bizi duen gatazka politikoa gainditzeko aukera ezin hobea dugu eta hori baliatu behar dugu.

Horretarako, Euskal Herriari eta Euskal herritarrei dagozkien eskubideen defentsa eta aldarrikapena egingo dugu, eta izaera historikoa duen gatazka politikoa gainditzeko oinarriak eramango ditugu; hau da, Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta modu zilegi eta demokratikoan dagokion erabakitzeko eskubidea onartzea.

Baina ez dugu bakarrik herri honen eskubideen defentsan lan egingo, euskal langileen aldarrikapenak entzun daitezela ere nahi dugu. Gure eskuetan dago, beti borrokatu ditugun baloreetan oinarriturik herrialdea eraikitzea; Arabar guztion buruan bizirik dagoelako langileriaren borrokaren adibidea: Martxoaren 3a, borroka honetan gure eredua dena. Martxoaren 3ko izpiritua azaltzen delako aldaketa sozialaren aldeko gure eguneko lanean, langile-klasearen eskubideen defentsa pizten delako, PP-PSE eta EAJk sostengatzen duten eredu kapitalista eta neoliberalari aurre eginez. Azken honek, gutxien dutenak kaltetuenak izan diren krisi estruktural batera eraman baikaitu.

Gure enpresa askotan, zuzendaritzak etekin ederrak ateratzen dituen bitartean, langileak kaleratu dituzte. Hor ez bezala eta eredu horren aurrean, kalitatezko enpleguaren aldeko apustua egin du Amaiurrek. Aldi baterako lanen enpresetatik urrun, azpikontrataziotik urrun, gazteria, emakumezkoak, etorkinak eta langabetuak lan merkatuan bigarren mailako langileak ez izatea ahalbidetuz.

Amaiurrek, benetako garapen jasangarriari zubiak eraikiko dizkio, Amaiurren eredu energetikoa, Garoña eta gure lurra pozoitzen duen gas naturaletik oso urrun dagoelako. Amaiurrek, borroka feministak egindako urteetako bidean lanean jarraituko du emakumeen eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen. Amaiurrek, gazteen etorkizunari ere begiratzen dio, gure gazteak baitira etorkizuna eraiki behar dutenak eta horretarako askatasunari eta benetako demokraziari ateak irekita izan behar dituzte.

Eta arabar guztien izenean agertu garenez, gogora ekarri nahi dugu gure koadrila guztien defentsan ari garela, lehenetik hasita azkenera heldu arte, herri eta herritarren alde. Ildo horretan, Trebiñuko eskubideen defentsan konpromisoa hartu dugu: nahiz eta batzuk gogoratu ez Trebiñu Arabako gure zortzigarren koadrila da, inposizio eta ukazioen gainetik.

Egun hauetan, Arabako ezkertiarrok, abertzaleok, independentistok eta soberanistok dugun erronka berezia azpimarratu dugu. Gaur berriro gogoratu nahi dugu: HISTORIAN LEHENDABIZIKO ALDIZ, MADRILEN ORDEZKARI BAT IZATEA GURE ESKU DAGO, GURE HERRIALDEAN BETI BORROKATU DITUGUN BALOREEN ALDE EGINGO DUENA. ETA HAUTESKUNDE KANPAINA HONETAN FORMA ETA ERRESPETUA GALDU DITUZTEN ALDERDIEI ERE ERREPIKATU NAHI DIEGU: LEHENENGO ALDIZ, ORDEZKATUAK EGON GAITEZKE, ARABAKO INDEPENDENTISTEN, EZKERTIARREN ETA SOBERANISTEN BALORE, KONPROMISO ETA ALDARRIKAPENAK EZ BAITIRA SEKULAN ORDEZKATUAK EGON.

Aipatutako erronkari indar abertzale guztiak batzeo eskaintza publikoa egin genuen. Ildo horretan, EAJri gogoratu nahi diogu, egun hauetan, etsaia konfunditu duela, gurea etsaia Madrilen dago eta ibilbide horretan gure eskua luzatu genion EAKri Euskal Herriko nortasunaren defentzan joateko eta izan zen EAJ aukera horri atea itxi ziona.

Lo decía en euskara y lo repito ahora en castellano. Durante esta campaña hemos subrayado el reto particular que los abertzales de izquierdas, independentistas y soberanistas tenemos en Araba.

Hoy volvemos a recordarlo: por primera vez en la historia podemos conseguir un representante en Madrid, un representante que defienda los valores por los cuales siempre hemos luchado en nuestro territorio. Y queremos volver a repetírselo también a aquellos partidos políticos que tan nerviosos están que hasta han perdido las formas y el respeto durante esta campaña: por primera vez optamos a estar representados; porque los valores, compromisos y reivindicaciones de los y las soberanistas e independentistas de izquierdas nunca antes han estado representados desde Araba en Madrid.

Al reto mencionado quisimos incorporar una oferta en la cual estuviesen todas las fuerzas políticas abertzales incluidas, en este sentido queremos recordarle al PNV que durante estos días se esta equivocando de adversario; nuestro adversario está en Madrid y en esa dirección tendimos la mano al PNV para acudir juntos en defensa de los derechos nacionales de Euskal Herria y ellos cerraron la puerta a esta opción.

@ehbilducongreso