Prentsa aurreko honetara gerturatu garenok gizartearen arlo ezberdinetatik gatoz. Adierazi nahi dugu AMAIURRI babesa ematen diogula, Nafarroako ezkertiarrok Madrilen ordezkatuko dituen hautagaitza AMAIUR delako.

Kirol mundutik, kulturgintzatik, hezkuntza mundutik, musikagintzatik, mugimendu ekologistatik, ekonomiatik eta hainbat gizarte-mugimendutik gatoz, eta gure erronka UPN-PSN kolore bakarreko bipartidismoari aurre egitea da.

Une oso garrantzitsua da gure gizartearendako, eta momento honetan AMAIUR da bat egitearen aldeko apusturik garrantzitsuena. Geuk ere AMAIURREKIN bat egin nahi dugu, AMAIUR den elkarlan ahalegin horretan buru belarri aritu nahi dugu. Bakea eraikitzen ari gara eta normalizazio politikoa aurrerapausuak ematen jarraitu nahi dugu.

Krisialdi ekonomikoak oso egoera kezkagarria ekarri du. Horren aurrean UPN, PP eta PSN alderdiek krisialdia izan dute aitzakia zerbitzu publikoak, cultura, edota laguntza sozialak murrizteko, eta era berean euren soldatak igo egin dituzte. Politika egiteko beste modu bat dago, austeritatea da bidea, ustelkeriarekin bukatzea da bidea, elkartasuna da bidea, botere finantzieroek Portu duten krisialdiari aurre egiteko. Eta horregatik hain zuzen ere, gure aukera AMAIUR da.

Dudarik gabe, datorren igandean erronka garrantzitsua dugu. Gizartea mugitzen ari da. AMAIURREK Portu du frontoiak, kulturetxeak, herrietako plazak edota pabiloiak jendez betetze. Gizarteak antzeman du une honetako garrantzia eta horregatik dabil etengabeko mugimenduan eta horregatik, datorren igandean hautesontziak AMAIURREN papeletekin bete behar ditugu, Nafarroako gizartea Kongresuan eta Senatuan ordezkatua izan dadin.

AMAIUR gizartearen eskaerari erantzuten dio. Indarrak batu dira eskuinari aurre egiteko eta AMAIUR da ezkertiarron, aurrerakoien eta abertzaleon bat egitea.

UPN-PP eta PSNren jarrerari aurre egiteko AMAIUR da apustu erabilgarria eta eraginkorra. Bozkatzeko balore segurua, alegia.

Gizarteak eskatu du Madrilera hatos berri bat eramatea eta horregatik AMAIURREN aldeko bozka eskatzen dugu.

Xabier Morras, Joseba Asiron, Juan Mari Feliu (mendizalea), Pepa Pagola, Maite Urmeneta (Mujeres empresarias de Navarra), Fernando Mendiola (Historialaria eta NUPeko irakaslea), Jon Alonso (Idazlea), Pedro Esarte (Historialaria), Pello Eulate (Pilotaria), Sagrario Ruiz, Hortensia Serrano (Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kidea), Javi Ayape, Patxi Abasolo, Josemari Espartza (idazlea), Fermin Arraiza (abokatua), Aitor balbas (Herri Mugimenduko kidea), Iosu Txueka (Historialaria), Segundo Otazu (Editor)

@ehbilducongreso