Xabier Mikel Errekondo AMAIURreko diputatuak Mariano Raxoiri azaldu dizkio euskal gizarteak normalizazio politikoa eraiki asmoz, abiarazitako zenbait ekimen.

{audio}http://ehbildu.net/images/Corte-Errekondo-Dialogar.MP3{/audio}

Errenterian (Gipuzkoa) abiarazitako Eraikiz ekimena aipatu du Errekondok. Ekimen horretan, herriko alderdi guztiek parte hartzen dute; baita Alderdi Popularrak ere. Iparraldean garatu diren foroez ere mintzatu da. Izan ere, Iparraldean Alderdi Sozialistatik hasi, eta UMPra arte elkartu dira MoDem eta alderdi abertzaleekin batera.

Diputatu euskaldunak Rosa LLuchen (Ernest Lluchen alaba) berbak ere ekarri ditu plenora: "hitz egiteko garaia da; hitz, hitz, hitz eta hitz. Lehertu arte berba egin behar dugu elkar ulertzeko puntuak aurkitu arte".

Guzti honengatik, Errekondok Rajoyri galdetu dio, ea prest dagoen elkarbizitzaren alde egindako ahalegin honetara batzeko. "Irten trintxera horretatik, eta hitz egin; baina, batez ere, entzun ezazu. Ez ezazu aukera berri hau galdu", esan dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Diputatu subiranistak gehitu du, PPren Gobernuaren politika "bakearentzat oztoporik handiena dela".

Amaiurreko diputatuek euskal presoen eskubideak aldarrikatzen dituen txartel bana daramate gaur paparrean eskegita. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira, jartzen du txartelak. Hain zuzen ere, iragan urtarrilaren 12ko manifestazioan izandako lema.

@ehbilducongreso