Kataluniako parlamentuaren burujabetza adierazpenaren aurka helegitea aurkezteko Espainiako gobernuak hartu duen erabakiaren aurrean, hauxe adierazi nahi du Amaiurrek:

Lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Eta bigarrenik, Espainiako gobernuaren erabakiaren aurkako gure jarrera tinkoa erakutsi nahi dugu.

Kataluniako burujabetasunaren aurkako eraso berri baten aurrean gaude. Historikoki Espainiako eskuinak egin duen bezala, Alderdi Popularrak ere, Euskal Herriaren eta Kataluniaren zilegizko aldarrikapen demokratikoen gainetik bere estatu eredua indarrez inposatu nahi du.

Estatuak ez du ezer ulertu. Lurralde krisia bizi du espainiar estatuak eta bere Konstituzioa eta bere Konstituzio Epaitegia arazoaren parte dira.

Lurralde krisia demokrazia gehiagorekin konpondu behar da eta horretarako, ezinbestekoa da Euskal Herriko eta Kataluniako herritarren erabakia errespetatzea.

@ehbilducongreso