Maite Sarasuak Eibarren esandakoa:

Nor bere buruaren jabe izatea. Bere orainaren eta etorkizunaren jabe izatea. Hori da Amaiur osatzen dugun pertsonok eskatzen duguna. Horren alde egiten dugu borroka.

Nazio garelako eta nazio honetako herritarroi dagozkigun gaietan eta eragiten diguten arazoen gainean erabaki nahi dugulako.

Guri eragiten digun edozein auziren gainean erabakiak hartzen diren lekuetan egon nahi dugulako. Erabaki horien parte aktibo izan nahi dugulako.

Ez dugulako nahi beste batzuek guri zer komeni zaigun eta zer ez esaterik. Badakigu zer nahi dugun eta zer komeni zaigun.

Abiapuntu horrek oinarrizko-oinarrizkoa ematen du, edozeinek ulertzeko modukoa. Baina ez. Behin eta berriro gogorarazi behar dugu gauden erakundeetan, kalean, hedabideetan… ez dugula objektu politiko izan nahi, subjektu izan nahi dugula. Behin eta berriro errepikatu behar dugu, baina ez gara nekatuko, ez dugu etsiko. Behar den beste aldiz eta behar den beste tokitan esango dugu.

Esaten digute ez duela zentzurik, ez duela etorkizunik, Europan uharte bat izango den entitate politikoa gaur egun abiaraztea. Baina nork esan du isolatuta egon nahi dugunik? Inork adierazi al du bakartuta egongo den herri bat nahi dugula? Justu kontrakoa da nahi duguna.

Subjektu politikoa izan nahi dugu eta Europaren baitan subjektu izateko dagoen modu bakarra independente izatea da. Europaren interdependentziaren baitan independente.

Subjektu politikoa izan nahi dugu Euskal Herriko langileen eskubideak babesteko, gure hizkuntzaren eskubideak babesteko, gizarte bidezkoago bat eraiki ahal izateko, gure eremu txikiko ingurumena behar den bezala zaintzeko eta merkatuek botere politikoaren gainetik hartzen dituzten erabakiei aurre egin ahal izateko. Giza eskubide guztien errespetua helburu izango duen gizarte solidarioa eraikitzeko osagaiak jarri nahi ditugu.

Queremos ser sujeto político para defender los derechos de los trabajadores y las trabajadoras de Euskal Herria, los derechos lingüísticos, para poder poner en marcha una sociedad más justa, cuidar el medioambiente y enfrentarnos a las decisiones que imponen los mercados por encima de los poderes políticos. Queremos poner sobre la mesa los elementos para la construcción de una sociedad solidaria que tenga como norte el respeto a todos los derechos humanos sin excepción.

Nos dicen que la nuestra es una enfermedad que se cura viajando. Ese es al parecer el antídoto contra el nacionalismo que, dicen, nos afecta seriamente. Pues a partir del 20 de noviembre empezaremos a viajar a Madrid, pero no en busca de cura, sino a hacer que ese virus se extienda.

Bidaiatuz sendatzen den gaitza omen da gurea. Abertzaletasunaren kontrako antidotoa hori omen da. Azaroaren 20tik aurrera hasiko gara Madrilera bidaiatzen; ez sendabide bila, gaitza hedatu araztera baizik.

@ehbilducongreso