Maite Aristegik Eibarren esandakoa:

Garai benetan historikoak bizitzen ari gara Euskal Herrian. Lehenik, Aieteko deklarazioarekin gatazka politikoa gainditu ahal izateko ibilbide orria markatu genuen. Ondoren, ETAk, armak uzteko erakutsitako borondatearekin, bultzada ukaezina eman dio prozesuari. Garai historikoa, zalantzarik gabe.

Zentzu honetan, azaroaren 20an beste mugarri bat jartzera goaz ibilbide horretan. Gure benetako helmugara iritsi aurretik egin beharreko geldialdia da Madrilekoa. Madril ez da helmuga, ez; gure helburuak hori baina handiagoak dira. Baina garrantzitsua da Madrileko geldialdia indarrez beteta egitea.

Amaiur desberdinen arteko elkargune bat da, bizitzen ari garen une politikoan Euskal Herriko eskubideak defenditzen ditugun arteko zubia da Amaiur. Euskal Herria bakera eta demokraziara iristeko zubi bat da, gatazka politikoa behingoz konpontzeko eta dagozkigun eskubideak eskuratzeko zubia, alegia.

Euskal Herrian gehiengo zabal bat dago Autodeterminazio eskubidearen alde, eta Amaiur da gehiengo horren tresna politikoa. Amaiurrek ez dauka zalantzarik: azaroaren 20tik aurrera, Euskal Herrian autodeterminazioaren aldeko gehiengo soziala dagoela ikusaraziko da. Euskal gizartearen hitza eta erabakia errespetatua izatea exijitzen duen gehiengo soziala, ez gehiago eta ez gutxiago.

Gipuzkoan gehiengo horiek zabalagoak dira, azaroak 20an ikusiko dugun moduan. Gipuzkoarrok argi eta garbi esan behar diogu Madrili eta mundu osoari Euskal Herriak bere etorkizuna, bakeaz eta askatasunez, erabaki nahi duela.

Azaroak 20an Gipuzkoarrok Euskal Herriari ekarpen erraldoia egin behar diogu eta harro onartzen dugu erantzukizun hori. Azaroak 20an Amaiurrek Gipuzkoan milaka eta milaka bozka bildu behar ditu konponbidearen eta bakearen alde.

Izan ere, azaroak 20an partida oso garrantzitsua jokatzen da gure herri eta auzo guztietan, eta soberanista, independentista eta ezkertiar guztiok ezin dugu akatsik egin.

Lehen aipatu dugun egoera historikoan beste mugarri bat jarriko dugu azaroak 20an. Partida horretan Euskal Herritarren ahotsaren tamaina dago jokoan, eta Amaiurren ez gaude prest edonor izateko ahots horren bozgorailua. Amaiurrek izan behar du bozgorailu hori, eta hemen gauden hautagai guztiok horren konpromisoa hartu behar dugu zuen aurrean. Zuen ahotsa eramango dugu Madrilera, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen ahotsa eramango dugu, eta ez dugu atsedenik hartuko eskubide hori etxera ekarri arte.

Kanpainan zehar ikusten ari gara, eta are eta nabarmenagoa izango da azaroaren 20tik aurrera, bi proiektu daudela mahai gainean: PPk ordezkatzen duen proiektu ukatzaile eta atzerakoia, eta Amaiur-ek planteatzen duen etorkizuneko proiektua. Justizia sozialaren, parekidetasunaren eta Ama Lurrarekiko errespetuan oinarritzen den etorkizuneko Euskal Herria.

Bi proiektu, alor sozio-ekonomikoan ere talka egiten dutenak. Burujabetza politiko eta ekonomiko osoko esparru baten defentsa burutuko dugu Madrilen.

Horrexegatik, argi eta garbi esan nahi dugu herri honetako langileen aldarrikapenak babestera joango garela Madrilera. Gure herriaren subiranotasuna eremu guztietan babestuko dugu, horixe baita Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien eskubide guztiak defendatzeko biderik eraginkorrena.

EAJk, PPk eta PSOEk partekatzen duten ereduaren aurrean, krisia eragin duen ereduaren aurrean, Amaiur da, eredu sozioekonomiko alternatiboa sustatzen duen aukera bakarra.

Programaz ari dira batzuk egunero berba eta berba. Euren programaren laburpenik garbiena da azken urteotan Madrilen egin dutena: PSOEk eta PPk bultzaturiko erreforma antisozial guztiei babesa ematea. Euskal herritarrek kalean eta greba orokorren bidez adierazitakoari entzungor egitea. Hori da batzuek Madrilen garatzen duten programa bakarra.

Amaiur es la única opción que reivindica un modelo socioecónomico alternativo al modelo que comparten el PP, el PSOE y el PNV. Modelo que nos ha traído la crisis. Mientras algunos plantean parches, nosotros y nosotras planteamos alternativas.

Unos hablan y hablan de programa. Sin embargo, el mejor resumen de su programa es aquello que han hecho en Madrid a lo largo de estos últimos años: dar vía libre a todas las reformas antisociales impulsadas por el PSOE y el PP. Han hecho oídos sordos a lo que la sociedad vasca reclamaba en la calle y mediante huelgas generales. Ese ha sido el único programa que han algunos han desarrollado en Madrid.

Euskal herritarrekin zubiak eraikitzen ekin zion Amaiur-ek bere ibilbideari. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ehunka herrietan jarri ditugun oinarri sendoekin zubi erraldoia eraikitzen ari gara. Oinarri sendo eta indartsuak jarri ditugu, Iruñeako Anaitasunan, Gasteizeko Europan zein Anoetako Belodromoan.

Gakoak izango diren egun batzuk dauzkagu aurretik. Horregatik, lanerako deia luzatzen dizuegu: herriz herri, auzoz auzo, atez ate. Mundu guztia konbentzitu behar dugu.

Guztion konpromisoa eskatzen duen garaia bizi dugu. Bozka bakoitza klabea da. Igandean, inolako abertzale, subiranista, independentista, ezkertiarrek ezin du abstentzioan geratu. Mundu guztiak izan behar du aldaketaren protagonista. Lagun guzti horiek Amaiur-en bozaren balioaz konbentzitu behar ditugu.

Larunbatean Belodromoa bete genuen. Igandean Amaiur-en bozekin bete behar ditugu hautestontziak.

Gora Amaiur!

@ehbilducongreso