Iker Urbinak gogor kritikatu du Barne Ministroak euskal gatazkarekiko duen jarrera, eta "duela hamar edo hogei urteko diskurtsoa" erabiltzea leporatu dio Euskal Herriak bizi duen egoera berria kontutan hartu gabe.



 

 

Diputatu euskaldunak azaldu du Barne Ministroa "gerra kodeei eta inposaketa militarrari" eusten ari dela, euskal gizartea "bakeaz eta konponbideaz" hitz egiten ari den bitartean.

Urbinak aurpegiratu egin dio Fernandez Diazi bere hiztegian ez dela bake prozesuaren aipamenik egiten, eta Urbinaren iritziz horrek "PPren barruan eta Espainiako gizartean dauden sektorerik eskuinekoenak lasaitu" nahi dituela erakusten du.

197/2006 doktrina

Fernandez Diazek bere adierazpenetan esan du "Parot doktrinak" kasu bakar batean ere ez duela kondenetan eraginik. Haren ustez, gertatzen dena da, zenbait preso behar baino lehen askatzen dituztela. Amaiurreko diputatuak presoen oinarrizko eskubideen kontrako apologia egitea egotzi dio.

Urbinak esan du presoen eskubideak betetzea, eskubideez ari garenean, ezin dela inongo baldintzari lotuta egon.

Diputatu subiranistaren arabera onartezina da Espainiako Gobernuak Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia baldintzatzeko Europan egin duen presioa.

Hona hemen ministroak emandako erantzuna eta Urbinaren ondorengo interbentzioa:





@ehbilducongreso