Rafa Larreinaren arabera "Espainiako legeak bankuen eta espekulatzaileen interesei begira daudela" berretsi eta Amaiurri arrazoia ematen dio Europako Batasuneko Justizia Epaitegiaren ebazpenak. Euskal diputatuak gehitu duenez Espainiako legeak kalte egiten die herritarrei.

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/Eusk-Larreina-Etxegabetzeak.MP3{/audio}

Ebazpenaren harira, Euskal Herriak burujabe izatearen beharraz ohartarazi du Larreinak: "Euskal Herriak burujabetza beharrezkoa duela berresten digu sententzia honek. Gure politika ekonomikoak eta sozialak garatu behar ditugu".

Bestalde, hipoteka lege "injustuaren" eta Alderdi Popularraren politika "kriminalaren" ondorioz gertatu diren suizidioez zer uste duen galdetu dio Sabino Cuadra diputatuak Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso