Nafarroan EiTBren seinalea ikustea ahalbidetzen zuen antena jartzeagatik Espainiako gobernuak Eusko Alkartasunari isuna jarri izana salatu du Alberto Unamunzagak.

Amaiurreko senatariaren arabera, industria ministroaren azalpenak baliagarriak lirateke baldin eta kasu guztietan jarrera bera erakutsiko balu. Unamunzagak gogoratu duenez, EiTBren egoera legal berean dauden beste telebista kate batzuek euren seinalea emititzen jarraitzen dute Nafarroan.



Amaiurreko senatariak salatu duenez Nafarroa eta Espainiako gobernuek ez dituzte euskararen defentsarako sinatu dituzten akordioak bete. Are gehiago, "batzuen eta besteen aurrean erakutsitako jarrerak argi erakusten du Eusko Alkartasunari jarritako isunaren atzean arrazoi ideologikoak daudela" adierazi du Unamunzagak.

Senatari abertzaleak Euskalherria Irratiaren egoera ere salatu du.

@ehbilducongreso