Araban historia egiteko aukera dago. Lehen aldiz ordezkari ezkertiar, abertzale eta soberanista batek eserlekua lor dezake Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Horrek aukera ederra irekitzen du behingoagatik Hego Euskal Herriko lau lurraldeak barnean izango dituen talde parlamentarioa izateko. Helburu hori jarrio diogu Amaiurri Araban, eta horren bidean hainbat mitin, ekitaldi, hitzaldi... egin ditugu. Iker Urbina zerrendaburuak defendatu du Amaiurren mezua plazarik plaza.

 

Bertso pilota saio batekin eman genion hasiera hauteskunde kanpainari. Bertan, Iker Urbina zerrendaburuak jokoan dagoen partida azpimarratu zuen. Izan ere, eta historian lehendabiziko aldiz, Arabako ezkertiarrok, abertzaleok, independentistok eta soberanistok ordezkari bat izan dezakegu Madrilen.

Laudiotik Bastidara, Amiaurren zubia eraiki dugu. Zubietan, kotxe karabanetan, bizikleta martxetan, afarietan, poteoetan... Amaiurren ikurra Araba guztian zabaldu da, baita gure zortzigarren koadrila den Trebiñun ere.

Kanpainaren erdira heldu baino lehen, Europa polikiroldegia bete genuen. 800 lagunok berotu genuen Arabako Ekitaldi Zentrala. Amaiurri musika eta dantza jarri diote Aiaraldean.

Gure langileek, ikasleek, gazteek, emakumezkoek, euskaltzeek eta hain eta hainbat artotan jarduten direnek ere parte hartu dute kanpainan guztian zehar.

Laudion, Gasteizen eta Agurainen aretoak bete ditugun bezala, igandean Arabako hautesontziak Amaiurren papeletekin beteko ditugu.

 

@ehbilducongreso