Gaur goizean Iruñan Amaiur osatzen dugun alderdietako hainbat kide historikok eta koalizioko hautagaiek agerraldia egin dute. Bertan Koldo Amezketa, Patxi Zabaleta eta Pernando Barrenak hitz egin dute.

Koldo Amezketak Amaiurren baitan lortu den batasuna historikoa dela azpimarratu du. Euskal Herriaren historian lehen aldia da hainbesteren arteko adostasuna lortu dela, aurretik ere saiakerak egon diren arren -Txibertaren kasua ekarri du gogora Amezketak- ez da lehenago inoiz honelako batasunik lortu.

Patxi Zabaletak esan du Amaiur aurrera pausu bat dela. Zabaletaren hitzetan, Amaiur Nafarroa Bai baino aurrerago dagoen urrats bat da, izan ere, NaBairen baitan gehiengoa duten alderdiak Amaiurren daude orain. Ezkerreko subiranisten aldeko benetako apostua une honetan Amaiurren baitan kokatzen da.

Pernando Barrenak argi adierazi du Amaiurrek eskuinari aurre har diezaiokeela. Ezkerreko indar metaketatik eskuinari irabaztea posible dela esan du Barrenak. Inkestak aipatu ditu horren froga gisa, izan ere, inkesten arabera Amaiurrek oso emaitza onak izango digu. Emaitzak, beraz, Barrenaren hitzetan "oso onak" edo "sekulakoak" izango dira.

Hauek izan dira agerraldian egon direnak:

Alderdi politikoetako ordezkari historikoak: Koldo Amezketa, Patxi Zabaleta, Pernando Barrena Janier Eskubi, Patxi Urrutia, Iosu Bregaña, Asun Fernandez de Garaialde, Gloria Recarte, Fernando Ibilcieta, Txelui Moreno, Txentxo Jimenez, Marine Pueyo, Iñaki Aldekoa, Adolfo Araiz, Javier Ayesa, Ana Barrena, Xanti Begiristain, Xanti Begiristain, Mauricio Olite.

Hauteskunde hauetako hautagaiak: Sabino Cuadra, MAite Iturre, Aritz Romeo, Joseba Compains, Marian Gorraiz, Mari Jose Alfaro.

@ehbilducongreso