Amaiurrek bere elkartasun eta babesa adierazi nahi die Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuari eta Euskalherria Irratiari.

Hain zuzen, GeBairen ekimen parlamentario baten harira egunkari batzuek kaleratu duten informazioak egia ez dioten intoxikazio hutsa dira. Informazio horien helburua Uxue Barkosi ez ezik, herri ekimenetik sortutako Euskalherria Irratiari ere min ematea da.

Gogora dezagun Euskalherria Irratiak Nafarroako administrazio publikoaren bazterketa injustu eta onartezina jasan duela sortu zen egun beretik. Beraz, azken egun hauetan prentsan agertu diren informazioak ez dira Uxue Barkosen aurkako erasoa soilik, sektore nabarrista eta espainolista batzuek isildu arazi nahi duten Euskalherria Irratiaren aurkako erasoa ere badira.

@ehbilducongreso