Datorren igandean Gipuzkoak izugarrizko urratsa eman dezake burujabetzaren, bakearen eta demokraziaren alde. Gipuzkoarrek harro onartu dute Euskal Herriari ekarpen erraldoia egiteko erronka eta norabide horretan ari dira lanean egunez egun. Maite Aristegi izan da Amaiurren ahotsa plazarik plaza eramateaz arduratu dena, mitin eta ekitaldietan bertsoz jantzi ditu Aristegik bere hitzak.

Usurbilen selekzioen ofizialtasunaren alde egin dugu kirolari eta zaleekin batera. Eguraldi ederraz lagundurik, hainbat kirol erakustalditaz gozatzeko aukera izan genuen. Xabier Mikel Errekondo kirolari ohia eta Gipuzkoako hautagaiak hitz egin zuen bertan, ofizialtasuna aldarrikatu eta Madrilen ere gure selekzio propioak izateko ditugun trabak salatuko dituela aipatu zuen.

Euskal Herria zatikatzen duten muga faltsuen gainetik herri bat garela aldarrikatu dugu Hondarribia eta Hendaia artean.

-EEh1pyHY

Pasaian ere egin genuen agerrialdia, izan ere, Amaiurren ustez bertan egin nahi duten superportua inolako norabiderik gabeko garapenaren adibide argienetariko bat da.

 

Gipuzkoan egin du Amaiurrek kanpainako indar erakustaldirik handiena, Anoetako Belodromoa goraino betez. Horren aurretik, ordea, areto eta plaza ugari bete ditugu ekitaldietan; Donostiako Antzoki Zaharra, adibidez.

 

Gipuzkoa osotik, hamaika herritatik atxikimenduak jaso ditugu etengabe. Gipuzkoako zubi asko ezagutu ditugu Amaiurri babesa emateko argazkien bidez.Orain, bozken garaia da, igandean Gipuzkoako hautestontziak Amaiurren aldeko bozkekin bete behar ditugu!

 

@ehbilducongreso