Amaiurrek Jose Manuel García-Margallo Espainiako atzerri ministroaren adierazpenak arbuiatu ditu Venezuelako herriaren burujabetzan "muturra sartzea" delako.

Amaiurren ustez venezuelarrek hautestontzien bidez hitz egin eta Nicolas Maduro Venezuelako Errepublika Bolibartarreko presidente hautatu dute.

Gogora dezagun hauteskundeok nazioarteko begiraleek fidagarritzat jo duten Hauteskunde Nazio Batzordeak babestu dituela.

Horregatik guztiagatik, Venezuelako herriarekiko errespetua exijitu eta atzerri gaietarako ministro espainiarraren adierazpenak arbuiatzen ditu Amaiurrek. García-Margallok esandakoak Venezuelako herriaren burujabetzan "muturra sartzea" direla deritzo koalizioak.

Amaiurrek uste du adin nagusikoa dela Venezuelako gizartea eta beraz, prest dagoela herri burujabe gisa dagozkion erronkei aurre egiteko.

@ehbilducongreso