Amaiurreko diputatuak etxegabetzeen aurkako Herri Ekimen Legegilea defendatu du "herritarren aldarria" delako. Are gehiago, Larreinak adierazi duenez jendeari ahotsa eman behar zaio eta esan du herritarrak ez direla krisiaren erantzule. Bere esanetan Alderdi Popularraren helburua banketxe eta finantza entitateak defendatzean datza eta ez herritarren itoaldia konpontzean.



 

 

Diputatu soberanistak gainera banketxeen, enpresa handien eta CEOEren esanak soilik bete izana eta pertsonak zirkunstantzia hutsa izatera behartzen dituen errealitate ekonomiko batean bageunde bezala jokatzea leporatu dio Alderdi Popularrari.

Era berean, Larreinak salatu du banketxeak laguntzeko Alderdi Popularra "presaka" dabilela salatu du Larreinak . "Jendearen beharrizanak asetzeko ordea, geldo dabil gobernua", esan du.

Plataformen kriminalizazioa

Larreinak gogor gaitzetsi du etxegabetzeen aurkako plataforma eta herritarrak kriminalizatzeko Alderdi Popularrak egin dituen saiakerak bere esanetan "erruduntasun printzipioa" aplikatu nahi izan dielako. Etxegabetzeak kalteturiko pertsonek beste etxebizitza bat erosi eta espekulatu nahi dutela esatea "injustua eta ankerra" dela esan du.

@ehbilducongreso