Jon Iñarrituk Bilbon esandakoa:

Arrastion Bilbo! Arrastion Bizkaia!

Zein irudi polita! Hemen, plaza honetan, sentsibilitate ezberdinetako abertzaleak, subiranistak, ezkertiarrak, aurrerakoiak elkarrekin ikustea, proiektu politiko komun bat konpartitzen. Kostatu zaigu bai, baina azkenean lortu dugu. Elkarrekin goaz Madrilera, hemen herri bat dagoela esatera eta gure eskubideak aldarrikatzera!

Decia, cuanta ilusión, ser testigos ser participes, de la consecución de esta histórica demanda social, de unión entre abertzales y progresistas. Hemos hecho un esfuerzo de unión y un ejercicio de generosidad política, poniendo unos mínimos en común y dejando para otro momento lo que nos separa.

Durante años, décadas, hemos caído en la “trampa” del estadista romano Cayo Julio Cesar Divide et Impera, de la cual se han valido nuestros adversarios. En particular, los abertzales hemos vivido luchas fratricidas y ridículas, solo por apostar por estrategias diferentes, para llegar a objetivos similares. No se si recordareis, la película la Vida de Brian, donde ante los Romanos, divididos en el Frente popular, en la Union popular y en el Frente unido.

Azkenean, konturatu gara, euskaldunak bizirik jarraitzeko bide bakarra “Batuketa” da, eta horretan gaude “la unión hace la fuerza”.

Honek iada, badira 30 urte oso gizon jakintsua zen Telesforo Monzonek esaten zuen: “Gero Gerokoak. Orain abertzale guztiok elkarrekin Maltzagaraino”. Eta azkenean, lortu dugu. Bai, egia da ez gaude guztiok, beste abertzale batzuk falta dira. Konfunditzen ari dira, ez dutelako ulertu batzearen unea dela, gainera etsaitsat hartu gaituzte! Se equivocan de adversario. Los romanos están enfrente! Que no tengan mentalidad del Frente popular!!! Euskaldunak herri bezela existitzen jarraitzeko, batuketa guztiz beharrezkoa dugu! Besteak, ez daudenak, lasai, etorriko dira bai! Euskal gizarteak auzolan politikoa eskatzen du! Eta horregatik Amaiurren izango du arrakasta zeren irabazlea ez da bakarrik Amaiur izango, Euskal Gizartea ere bai!

Hori bai, zuekin kexka bat konpartitu nahi dut, Kexkatzen nauen gauza bat. Aste honetan, egun nire lagun Gotzonekin topo egin nuen,metroan. Gotzon, independentista peto-petoa da,eta eta ikusterakoan esan zidan: bai bai ikusi zaitut, Amaiurreko ekitaldietan. Hamaika ikusteko jaio gara, independentista bat Madrilera. Pffff!

Eta harridura baina haserrea, eta esan esan niok aizu! Hik ez duk ezer ulertu!

1)Une historiko bat bizitzen ari gara 2)Madrilera gure herriaren eskubideak aldarrikatzera goaz 3)Madril eta Espaina ez dira gure erreferentzia, gure erreferentzia Euskal Herria da

Zorionez, azkenean esan esan zidan beno horrela bada! Bozkatuko dut! Dena den, nola da posible oraindik (gure jendea) batzuk, oraindik, hau ulertu ez izana. Independentistazale, aurrerakoi batentzat Amaiurri bozka ematea inoiz baino garrantzitsuagoa da! Amaitzeko, bozka eskatzera nihoa baina, badakit zuek konbentzitutak zaudetela, Hori bai, bihar erreflexio eguna izanda, zuen familietan, koadriletan Gotzon bezalakoak, ala Frente Popularrekoak, badituzue, MESEDEZ azaldu egizue zein den bide-orria, zein den Bide-orria. Nondik gatozen, non gauden eta nora goazen! Ziur nago konbentzituko dituzuela!

Gora Marijaia! Gora Amaiur!

@ehbilducongreso