Guatemalan ingurumen, lan eta giza eskubideak behin eta berriz urratzen dituzten Espainiako enpresen jarrera salatzeko hitzaldia eskaini dute gaur goizean Madrilgo Diputatuen Kongresuan herrialde horretatik etorri diren hainbat elkartek.

Jon Inarritu diputatuak elkartasuna adierazi dio Guatemalako herriari eta Espainiako gobernuari exijitu dio herrialde hartan kontrolik gabe ari diren Espainiako enpresak kontrolatzeko neurriak har ditzan.

Besteak beste, Espainiako hidroelektrika bat Guatemalako Santa Cruz de Barillas herrian egiten ari den proiektuaren lanen aurkako komunitate bateko kide baten hilketa salatu dute gaur eskainitako hitzaldian. Enpresa horrentzat segurtasun lanean ari diren hainbat pertsona inputaturik daude.

Guatemalako herriari dagozkion giza eskubideak errespetatu arazteko ekimenak aurkezten jarraitzeko konpromisoa hartu du Amaiurrek. "Enpresa transnazionalek euren estatuetan bete beharreko neurriak Guatemalan ere bete behar dituztela" adierazi Jon Inarrituk.

@ehbilducongreso