EUSKAL HERRIA, NAFARROA, DESBERDINA DA Estatuan PP igo bada ere, Euskal Herrian argi geratu da egoera politiko oso bestelakoa bizi dela. Eskuinak, UPN-PPk, ez du igoerarik izan, eta are gehiago, bozka kopurua jeitsi egin du. Igoera garrantzitsua izan duena esparru nazionalista, soberanista eta abertzalea izan da, eta batez ere, esparru horretako ezkerreko apostua izan den AMAIUR. Argi dago eskuinari burutu duen murrizketen politikak faktura pasa diola, normala da, izan ere nola uler daiteke hainbeste ERE sinatzea, hainbeste gainsoldata izatea, hezkuntzan eta osasungitzan murrizketak egitea eta AHT bezelako diru xautze bat mantentzea?

PSEk eta PSNk bestalde, beren PP (EAE-en) eta UPN (Nafarroan)-rekiko elkarlan eta paktuen politikaren ordaina jaso dute. Egoera honetan, IU-IE ez da gai izan PSE eta PSNk galdutako bozka hauek bereganatzeko, are gehiago, bere bozka kopurua ere jeitsi egin baita.

Aipatu joera hauek Hego Euskal Herri osoan gertatu dira, argi utziz hemen bere eskubideak aldarrikatzen dituen Herri bat dagoela.

SORPRESA HANDIENA AMAIUR IZAN DA: Aldaketa sozial eta politikoaren, eta bakearen aldeko lan amankomuna saritua izan da

AMAIUR izan da dudarik gabe hauteskunde hauetako sorpresarik handiena. Ez soilik Euskal Herriko lehen indarra izan delako zazpi parlamentari eta hiru senatari eskuratuta, baizik eta baita ere, historian lehen aldiz, Madrilen Espainiar Estatuko lau euskal herrialdeak ordezkatuko dituen talde parlamentaria egongo delako.

Euskal jendarteak AMAIUR saritu du bere bozkekin, izan ere, indar soberanista, abertzale eta ezkerrekoen arteko (ezker abertzalea, EA, Alternatiba, Aralar) batasunerako egindako esfortzua ikusi baitu. Inoiz baino beharrezkoagoa den batasun baten alde egin duelako, izan ere datorren Gobernu osakeran PP-k gehiengo osoa izango du, eta berekin ekarriko ditu ziurrenik herri honen eskubideen aurkako erasoak eta langileriaren eta herri sektoreen aurkakoak.

Herritargoak joan diren bi urteetan bake prozesuaren alde eta nomalizazio politikoaren alde apustu sendoena egin dutenak saritu ditu, eta baita ere, PSOEko Gobernuak sustatu eta PP, UPN eta PNV-k lagundutako eraso eta murrizketa sozialen aurrean irmo erantzun dutenak ere.

NAFARROAN UPN-PP-ren AURREAN BADAGO ALTERNATIBA Nafarroan AMAIURrek bere helburua bete du, Congresuan ordezkaritza izatea hain zuzen. Gainera, argi geratu da UPN-PPren aurrean benetako alternatiba bat badagoela, bestelako Nafarroa bat badagoela: Nafarroa justuago bat, berdintasunean oinarritutakoa, eskubide sozial eta politikoak errespetatzen dituena, euskara errespetatzen duena, memoria historikoa duena, azken finean Nafarroa desberdin bat badela, gero eta atxekimendu handiagoa duena eta aldaketaren bidean gobernura iristeko aukera eta asmoa duena.

BIDEA BATZEA DA Aldaketa politiko eta soziala indartuz doa, aldaketaren aldeko gehiengo argi bat gauzatuz doa, eta bere joera goranzkoa da. Baina, hauteskundeetakoa lehen urratsa besterik ez da izan, eta aldaketara iristeko bidea desberdinen arteko elkarlanean oinarritzen da, eta baita, gainerako euskal herrialdeekin elkarlanean aritzean ere.

Egun bizi dugun abagune politikoak arduraz jokatzea eskatzen digu, lan handia dago oraindik egiteko, bi norabidetan egin beharrekoa: batetik, gatazkaren konponbide definitiboaren alde eta bestelako eskenatoki demokratiko bat sortzeko bidean egin beharrekoa; bestetik, aldaketa politiko eta sozialaren bidean subiranotasunaren alde, geure kultura eta nortasunaren alde eta ezkerreruntz egin beharreko bidea, justizia sozialerakoa alegia.

Horregatik guztiagatik, eskua luzatzen diegu aldaketa horretan sinesten duten gainerako indar politikoei eta elkarlanerako deia luzatzen diegu. Egoerak hala eskatzen duelako, aldaketa desberdinen arteko elkarlanetik etorriko delako, hori da egin beharreko bidea.

@ehbilducongreso