Giza eskubideen errespetua bermatzeko ardura MINURSOk berak izan dezan AEBk egin duen proposamenaz zein iritzi duen galdetu dio euskal senatariak José Manuel García Margallo Espainiako atzerri ministroari. Ildo horretan, Espainiako gobernuaren jarrera publikoki argitzeko exijitu dio. Aiartzaren arabera ezinbestekoa da Rajoyren gobernuak argitzea proposamen horren alde dagoen ala ez, edo eta Frantzia eta beste herrialde batzuekin bat egin duen proposamen horrek aurrera egin ez dezan.

Senatari subiranistak adierazi duenez "herri sahararrarekiko duen erantzukizun historiko, politiko eta morala bere gain hartu behar du Espainiak". Bere esanetan, "ez da nahikoa irtenbide elkarrizketatu eta nazioarteko legeria betetzearen alde dagoela esatea eta aldi berean, lege horiek betetzen ez dituen Marokoren alboan izatea".

@ehbilducongreso