Eskratxeak eta naziak alderatuz, PPko zenbait kidek egindako adierazpenei erantzunez, Sabino Cuadrak azaldu du naziek ez zituztela diputatuak eta eskuineko alderdiak jazartzen; sindikatuak eta gizarte erakundeak baizik. Amaiurreko Diputatuaren arabera, naziek ez zituzten sekula jazarri bankariak; aitzitik, bankariek eta patronalak lagundu zituzten diruz. "Ez itzazue, beraz, gauzak nahastu. Zuek ez zarete inoren biktimak, guztiz kontrakoa baizik", gehitu du PPko diputatuei buruz.



Cuadraren arabera, eskratxeak ez dira indarkeria; norbere etxebizitzatik hipoteka zekenen bitartez botatzea baino. Indarkeria erabiltzen dutenak eskratxeak barik, gizarte injustizia babesten duten lege eta gobernuak direla esan du.

Amaiurreko diputatuaren iritziz, gehiegizko langabezia eta txirotasuna daudenean, herritarren "betebeharra" da grebak antolatzea, lantokiak okupatzea eta eskratxeak egitea. "Horri, borroka soziala deitzen diogu guk", argitu du.

Ildo horretan, Cuadrak aipatu du lan erritmoak handitzen direnean edo lanerako malgutasuna ezartzen denean, lanpostuetan indarkeria ezartzen dela. Gainera, salatu egin du, emakumeek sufritzen duten indarkeria gizarte arloan egindako murrizketen ondorioak jasatea tokatzen zaielako.

Hala ere, euskal diputatuak esandakoaren arabera, Alfredo Sáenz Abad zein beste banketxe-buru batzuek milioiak kobratzen dituzte jubilatzen direnean, eta inork ez ditu terroristatzat edo gaizkiletzat hartzen.

Jorge Fernández Díazek Konstituzioa aipatu duela eta, Cuadrak esan dio, polizia Konstituzioari Fidela izango balitzaio, bankariak atxilotuko lituzkeela eta ez herritarrak etxetik bota edo murrizketen kontrako manifestazioak apurtu.





@ehbilducongreso