Herritarren protesta eta mobilizazioen ondorioz hezkuntza erreformaren onarpena atzeratzea beste aukerarik ez du izan Espainiako gobernuak.

Honek agerian utzi du herritarren mobilizazioekin posible dela Espainiako gobernuaren politika berzentralizatzaile eta atzerakoiak geldi araztea.

Euskal Herriak bere hezkuntza eredu propioa behar duela nabarmendu nahi dugu berriz ere. Batetik, euskal herritarron hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen eredua behar dugu. Eta bestetik, merkatuaren eta enpresa pribatuaren interesei ez baino pertsonen heziketa eta garapenera begiratuko dion eredua.

@ehbilducongreso