Kongresuko mahaiak bere erabakia jakitera eman ondoren Amaiurreko bozeramaile Xabier Mikel Errekondok talde parlamentario propiorik ez aitortzeko erabakiaren balorazioa egin du.

Errekondoren esan du espero zitezkeen iragarpenik ezkorrenak bete dira eta azpimarratu du Kongresuko mahaiak erabaki politiko bat hartu duela Amaiur talde parlamentariorik gabe uzteko. Hala ere, koalizio abertzaleak argi utzi nahi izan du bere boto emaileekin eta orohar euskal gizartearekin hartutako konpromisoak hobeto betetzeko tresna bat baino ez dela talde parlamentarioa eta, beraz, taldea izan ala ez, konpromiso horiek beteko dituela. Alegia, gatazkaren konponbidea sakontzea, Euskal Herria nazio gisa onartua izatea, autodeterminazio eskubidea izatea eta lan harremanetarako euskal esparrua lortzea.

Ildo horretan, Amaiurrek Alderdi Popularraren jarrera salatu du berriz ere, Errekondoren hitzetan, euskal gizartearen ahotsa isilarazten ahalegindu delako. “PP-k jakingo du zer egiten duen, izan ere, azken hauteskundeei begiratu besterik ez dago: Espainian sekulako emaitzak lortu zituen arren, Hego Euskal Herrian porrot egin baitzuen” nabarmendu du Xabier Mikel Errekondo diputatu abertzaleak.

Errekondok gaineratu du, Amaiurren ustez euskal gizarteak ez duela Alderdi Popularrak hartu duen erabakia ulertuko.

Hala ere, koalizioak argi utzi nahi izan du euskal gatazkaren konpobidean Alderdi Popularra ezinbesteko eragilea dela eta ausardiaz eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu dio. Behingoz, gaurkoa bezelako jarrera ukatzaileak alde batera utzi behar dituela adierazi dute Amaiurreko dipuatuek.

Azkenik, Errekondok iragarri du Kongresuko mahaiak hartu duen erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko duela Amaiurrek Kongresuan bertan.

@ehbilducongreso