Maite Aristegi diputatuak salatu duenez, hezkuntza komunitate osoa kontra izan arren (irakasleak, ikasleak, gurasoak, euskal komunitatea...), azkenean LOMCEren meatxu larria probokazio gisa onartu egin du Espainiako gobernuak.

Bere esanetan, Madrilek ehuneko ehunean arlo guztietan agindu nahi du eta hezkuntzan ere Euskal Herrian erabakitzeari muga latzak jarri nahi dizkio Alderdi popularrak.

Diputatu subiranistaren arabera, hezkuntza merkantilizatu nahi du Rajoyren gobernuak adoktrinamendu ideologiko, politiko eta erlijiosoa ezarriz. Are gehiago, bere hitzetan euskara hutsaren hurrengo tokian jarri nahi du Madrilek. "Azken batean hezkuntza kalitatea nabarmen okertu nahi duela" esan du.

 

Horren aurrean, Maite Aristegik argi utzi nahi izan du "inposaketa larri honi ezezko borobila" emango diola Amaiurrek.

Horregatik guztiagatik, euskal koalizioak hezkuntza erreformari emendakin osoa jarriko diola iragarri du Aristegik.

@ehbilducongreso