Pairatzen ari garen krisi sozial eta ekonomiko larriaren ondorioz izaten ari diren erantzun sozialei bideratutako Gobernuaren politikaren aurrean, Sabino Cuadra AMAIUReko diputatuak honako Mozioa aurkezten du Espainiako kongresuak eztabaidatu eta bere egin dezan:



1- Lehentasunez gehiengo sozialen existentziarako bizi baldintzen hobekuntza orokorra bilatuko duen politika prebentibo baten ezarpena, bereziki ondokoak aintzat hartuko dituenak:

 

Zerbitzu sozial duin eta gutxienekoak betetzen dituen sistema bat ezartzea –oinarrizko errenta, soldata soziala,... - baliabiderik gabeko pertsonentzat, beharrizan oinarrizkoak bermatuko dituenak: elikadura, etxebizitza, jantzia, osasuna, kultura...

Pobreziaren, bazterketa eta marjinazio sozialaren aurkako borrokarako Plan Sozial anbiziotsua. Benetan beteko denaren berme, aurrekontuetan lehentasunez jasotzea behar hainbat diru.

Fortuna handiei zein burtsako eta elkarteengandiko irabaziei zerga berezi baten ezarpena, aurreko bi puntuetan jasotako helburuak finantzatzen laguntzeko.

2- Egungo krisi ekonomikoak eragindako gatazka sozialei eman beharreko tratamendua elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan oinarritu beharko da, eta bereziki:

Krisi garaian inplementatutako eskubide sozialen murrizketek eragindako gatazka sozialengatik irekitako zigor-prozedurak eta prozesu judizialak artxibatu egingo dira.

Aurrera egin protesta jarreren eta erantzun sozialaren despenalizazioaren bidetik. Arazo sozialen irtenbidea zigor penalaren gogortzean bilatzen duen politikaren gaitzespena.

Desobedientzia zibil baketsu eta ez indarkeriazkoa. Eskubide sozial eta laboral oinarrizko eta elementalak murrizten dituzten politiken aurrean herritarrek izan beharreko jarrera legitimoaren aitorpena.

@ehbilducongreso