Segurtasun Nuklearreko Batzordeak gaur hartuko duen erabakiaren zain, Amaiurrek industria ministroaren urjentziazko agerraldia eskatu du zentrala beste urte batez zabalik jarraitzeko Nuclenorrek egin eskaeraz azalpenak eman ditzan.



Xabier Mikel Errekondo diputatuak arduragabe jokatzea eta alarma soziala sortzea egotzi dio Espainiako industria ministroari.

 

"Nuklearraren aldekoa zara zu eta Iberdrola eta Endesa aldiz, diruaren harrapariak", esan dio euskal diputatuak Soria ministroari.

 Jose Maria Aznar, Felipe Gonzalez eta Josu Jon Imazen ibilbide profesionalen harira (gogora dezagun Endesa, Gas Natural eta Petronorren bukatu zutela hurrenez hurren), Errekondok ministroari galdetu dio herritarren borondatea errespetatu ala hiru politikari horiek bezala bere burua salduko ote duen.

Autopista elektrikoa

Amaiurreko diputatuaren interbentzioaren zioa Deikaztelu eta Itsaso arteko tentsio handiko lineaz galdetzea izan da.

Errekondoren arabera proiektu honek ez du ezelako justifikaziorik, ez ikuspuntu ekonomikotik, ezta energetikotik ere. Horregatik proiektuaren tramitazioa bertan behera uzteko Nafarroa eta Gipuzkoako 172 alkatek egin duten eskaria errespeta dezala exijitu dio euskal diputatuak Espainiako industria ministroari.

@ehbilducongreso