Onintza Enbeita diputatuak administrazio publikoetarako estatu idazkari nagusiari leporatu dio tokiko erakundeetan Espainiako gobernuaren esku hartze zuzena inposatzea. Ildo horretan Rajoyren gobernuaren helburua estatuaren berzentralizazioan urrats erraldoia ematea dela adierazi du Enbeitak.

Gainera, bere ustez, erreforma honek tokiko administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzuak kaltetuko ditu nabarmen.

Horrezaz gain, Espainiako gobernuaren nahia kontzejuak desagertu araztea dela salatu du euskal diputatuak. Eta gogoratu duenez erakunde horiek Araba eta Nafarroan oso erroturik dauden erakundeak dira.

Bukatzeko tokiko erakundeen erreforma bertan behera utzi dezala exijitu dio diputatu subiranistak Espainiako gobernuari. Edo eta bestela, euskal jendarteari bere erakundeak nahi dituen bezala antolatzen utzi diezaiola.

@ehbilducongreso