Emergentzia lanen proiektuaren txostena eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko txosten teknikoak ere eskatu ditu koalizioak.

Urtegia "arriskuan" dagoela eta Zangozako herria ebakuatzeko aholkua emanez Antonio Casas Zaragozako Unibertsitateko irakasleak egin dituen adierazpenen ostean, Espainiako ingurumen ministroaren urgentziazko agerraldia eskatu du Amaiurrek.

 

Esako urtegiaren arazoak ez dira berriak. Bere bi hegalak ezegonkortasun arazoak izan dituzte aspaldidanik. Hala ere, Nafarroako gobernuak ez du oraindik Zangoza ebakuatzeko emergentzia planik aurkeztu.Horri guztiari eskualde horretako herritarren eta bertako herriekiko Foru gobernuaren gardentasun informatibo eza gehitu behar diogu. Hori dela eta joan den maiatzaren 17an Espainiako gobernuak onartu zuen emergentzia lanen proiektuaren txostena ere eskatu du Amaiurrek.

Esako urtegian segurtasuna bermaturik ez dagoela iritzita Amaiurrek Nafarroa eta Espainiako gobernuei eskatu die urtegiaren handitze lanak bertan behera utzi dezaten.

@ehbilducongreso